XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komuneko burutazioak

Komuneko tazak funtzio asko betetzen ditu, ez du balio bakarrik bere funtzio ezagun hori betetzeko.

Zenbat eta zenbat liburu ez ote diren asmatu komunetako tazaren gainean, zenbat eta zenbat istoria, amets, planing familiar, partidu politiko... Ze, pasatu, denok pasatzen gara komunetik; lehenago edo beranduago, gure zita bete behar dugu komunarekin.

Eta guri ere berdin gertatzen zaigu; eta komuneko tazan eserita, apirilaz pentsatzen hasi gara: zer demontre ekarriko digu apirilak?

Eta hasi dira bajuak libratzen eta ideiak argitzen: Egia esan apiril hau ez dator makala: batetik Korrika bizi-bizian edukiko dugu apirilaren lehen egunetan, 3tik 12ra hain zuzen ere, bere betiko martxarekin.

Hau dela eta, zerbait berezia ateratzea pentsatu dugu.

Baina zer atera? Monografikoa atera dugu aurreko Korrikan, beraz oraingoan zerbait ezberdina izango da: Eta posterra etorri zaigu burura.

Horrela, ale honetan poster bat dago extra, eta atzekaldean, Korrikari buruzko artikuloak.

Gero ere, badaukagu Gernikako 50. urtehurrena, martxoan ere esan dugun bezala; gure partetik, martxoan istoria apurtxo bat kontatu dugu eta orain, apirilean bonbaketaren lekukoekin hitz egin dugu gertatu zena kontatzeko.

Aukera ona izango da Aste Santuko oporrak bertan pasatzeko.

Txomin Perurenarekin ere hitz egin dugu, bere bizitzaren jira-birak ezagutzeko, laster ere Vuelta a España hasiko da eta edukiko du zerbait kontatzeko.

Pil-pileko beste gai bat ere ikusi dugu: Segurtasun Soziala.

Zer demontre da? Zertarako balio du?

AEKko azterketa soziologikoa ere ikusiko dugu ale honetan, nolako jendea dago AEKn?

Eta gai hauetaz gain gure betiko sailak: Basarteko Unibertsitatea, Markox Bolibarren abenturak, euskaldun berrien kontuak... enfin, denok ezagutzen ditugu.

Ufff... lasai gelditu gara komunetik irtenda, pisu gutxiago sentitzen dugu urdailean eta buruan... eta orain zuek jaso behar dituzue gure burutazioen emaitzak.

Ea ba, segi aurrera... eta on egin!